XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

12 edo 13 urtetik aurrera hizkuntz aldaketa erabakiorra egiten dute ordurarte beti euskaraz jardun duten gazteek. Kausak zehaztea gaitza izan arren, badirudi gizarteko hizkuntz portaeren eta hizkuntz jarreren asimilazioa gertatzen dela.

Debako "kaleetan" euskara ia haurrekin baino ez denez erabiltzen, gazteek euskara umeen hizkuntzarekin identifikatzen dutela dirudi eta era berean gaztelera nagusien hizkuntza legez ikusten dutela. Hortaz, heldutasuneranzko bidean hizkuntz aldaketa egiten dute.

Beranduago batzuk berriro bihurtzen dira euskarara baina ez denak. Hainbat urtetan gazteleraz jardun izanak euskara erabiltzeko erraztasuna eta ohitura galtzea dakarkie gazteei. Batzuk egoerari buelta emango diote, beste asko bidean geratuko dira, euskaldun pasiboak deitzen direnak bilakatuz.

Argi dago gurpil zoro baten aurrean gaudela: gaztetxoek nagusiak dituzte eredu, haurrek gaztetxoak e.a. DBHko gazteekin gertatzen dena esanguratsua da oso. Dudarik gabe euskararen estatusa ikastetxean landu beharko litzateke gazteen kontzientzia mailan lan egin dezagun, beraien jarrera alda dadin.

Norbaitek eman beharko du urratsa eta gurpilaren jarduna, gaztelerarako inertzia, apurtu egin behar da. Eredu berriak sortu behar ditugu, euskararen aldeko eredu argiak.